2026/01/16ko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA (HKEA). IV/2025
Euskal AEko BPG eta enplegua. 2025eko laugarren hiruhilekoaren eta urte osoaren aurrerapena
Nabarmentzekoak
BPGren urteko bilakaera: Euskal AEko Barne Produktu Gordina % 2,3 hazi da 2025ean, aurreko urtearekin alderatuta.
Enpleguaren urteko bilakaera: Euskal AEko enplegua % 1,4 hazi da 2025ean, aurreko urtearekin alderatuta.
BPGren hiruhileko bilakaera: 2025. urteko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko Barne Produktu Gordina % 2,4 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean eta % 0,5 aurreko hiruhilekoaren aldean.
Enpleguaren hiruhileko bilakaera: 2025. urteko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko enplegua % 1,4 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean eta % 0,4 aurreko hiruhilekoaren aldean.
Azterketa estatistikoa
2025ean Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 2,3 igo da 2024ren aldean, Eustatek hiruhileko kontu ekonomikoen aurrerapenean egindako zenbatespenen arabera. Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, % 1,4 igo da urtean zehar, eta horrek 14.000 lanpostu inguru sortzea ekarri du.
Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri zegoen koiunturazko informazioaren azterketatik ondorioztatzen da balio erantsia aurreko urtean baino gutxiago hazi dela 2025. urtean, lehen sektorean eta industrian izandako dezelerazioaren ondorioz.
2025eko laugarren hiruhilekoari dagokionez, BPGk aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,5 egin du gora, eta aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, berriz, % 2,4.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, 2025eko azken hiruhilekoan % 0,4 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, hazkunde balioetsia % 1,4koa da.
Datorren martxoaren 6an, Eustatek BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2025eko laugarren hiruhilekoko Hiruhileko Kontu Ekonomikoetan, Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez dagoen koiuntura-informazioa erantsi ondoren.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62